PULPO Eskubaloiko bi jokalari RFEBM-ren teknifikaziotan parte hartzeko deitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko eka. 8a, 00:17

Ainhoa Larrañaga eta Leire Arrizabalaga Pulpo Eskubaloiko kadeteak Espainiko Federazioak deitu ditu.

RFEBMko Oinarrizko Kirola eta Promozioa sailak uztailean egingo diren Teknifikazio Jardunaldietan parte hartuko duten jokalarien zerrenda aurkeztu du. 2002 belaunaldiko jokalariak dira eta 9 dira kasu honetan Euskaditik deitu dituztenak. Jardunaldi hauek Teknifikazio Programa Nazionalaren barruan daude eta Sorian egingo dira, uztailaren 4tik 9ran neskak eta 15etik 20ra mutilak. Hauek dira deialdian dauden 9 euskaldunak:

NESKAK

- Ainhoa Larrañaga Uranga (Pulpo KE)

- Leire Arrizabalaga Casquero (Pulpo KE)

- Jone Barroeta Etxebarria (Galdakao)

- Maria Zaldua Achega (Zarautz KE)

MUTILAK

- Daniel Ruiz Lopez (Atl. Basauri)

- Niklas Ramis Gonzalez (CB Urduliz)

- Gorka Nieto Marcos (Atl. Basauri)

- Julen Urruzola Pagazartundua (Elgoibar KE)

- Martin Santano Estebanez (Gure Auzune)

Zorionak guztioi!!