Denboraldiko azken partiduak Pulpo Eskubaloi Klubarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko eka. 7a, 23:47
Ekaineko 10 eta 11ko astebukaeran Pulpo Eskubaloiko azken partiduak jolastuko dira.

2016-17 denboraldia amaieran gaude jadanik. Maila guztiek denboraldia amaitu dute, kadete neskak ezik. Aste bukaera honetan geratzen zaien partiduak jolastuko dituzte Kadete mailako Pulpoko neskak.

Aiala ZKE - Brakys Pulpo partidua igandean 12:30tan Zarauzko aritzbatalde kiroldegian izango da.

Astigarraga Gys Sport Elgoibar - Trapaia Taberna Pulpo partidua larunbata, 11:00tan Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian jolastuko da.

Aurreko igandean Alebin neskak azken partidua jolastu zuten eta emaitza honakoa izan zen: Pulpo B 13 - Elgoibar 15.

Aupa neskak! Denboraldi politta burutu dezute!!

Aupa Pulpo!!