PULPO Eskubaloi taldeen aste bukaerako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mai. 24a, 22:50
Maiatzeko azken aste bukaera honetan partidu gutxi izango dira Lubaki Kiroldegian

Izan ere denboraldi amaiera gertu dugu eta Pulpoko taldeek txapelketak amaitu edo amaitzear daude.

Lubaki kiroldegian larunbat goizean bi partidu izango ditugu. Biak kadete neskan Gipuzkoako kopa txapelketakoak:

10:15 Trapaia Taberna Pulpo - Aiala ZKE. 2. eta 3. posturako lehian.

13:00 Brakys Pulpo - Bera Bera Urdina.

Infantil mailako Zalla Taberna Pulpok Gipuzkoako partaidetza txapelketako azken partidua jolastuko du. Larunbat goizeko 11:00tan Legazpin jolastuko dute. Partaidetza ligan lider daude eta partidua irabazi ezkero txapeldunak izango dira. Aupa mutilak!!

Azkenik Alebin neskak Eibar Eskubaloiaren aurka jolastuko dute partidua, igandean izango da goizeko 9:30 Eibarren.

Aupa Pulpo!!