PULPO Eskubaloi taldeen aste bukaerako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mai. 3a, 22:58
Aste bukaera honetan izango ditugun partiduak:

Maiatzeko lehen aste buruan, Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 11 partidu jolastuko dituzte eta horietatik 7 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira.

Kartelean alebin nesken partidua ez dugu jarri, ostegunean delako, hain zuzen maiatzak 4, arratsaldeko 17:15tan jolastuko dute Pulpo B-Pulpo A arteko derbiya. Lubakin izango da derby handia. Zorte on neskak!!

Infantil mailako nesketan aipatzekoa Kalari Taberna Pulpoko neskak Gipuzkoako Txapelketako finala jolastuko dutela, Bera Bera Urdinaren aurka. Partidu gogorra eta lehiatua espero da, larunbata, maiatzak 6 goizeko 12:00tan Usurbilko Oiardo Kiroldegian. Ea Pulpoko jarraitzaile, lagun eta senide ugari bertaratzen diren Kalari taldea animatzera. Aupa neskak!!

Aupa Pulpo!!