PULPO K.E eskubaloi taldeen aste bukaerako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko api. 5a, 23:17
Apirilak 8 eta 9ko aste bukaerako partiduen egutegia:

Apirileko bigarren aste buruan, Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 7 partidu jolastuko dituzte eta horietatik 4 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira.

Senior mutilak eta neskak ligako azken partidua jolastuko dute. Denboraldi gogorra izan dute eta animo handi bat gure seniorrei!!

Jubenil neska eta mutilak atseden izango dute aste bukaera honetan.

Euskal Ligan dauden kadete neska eta mutilen taldeek azken partidua jolastuko dute. Foru Aldundiko Torneoa jolasten diharduten neska eta mutilen taldeek atsedena izango dute.

Infantil nesken talde guztiak atsedena izango dute eta aldiz mutilak partiduak dituzte.

Alebinetan soilik nesken Pulpo A taldeak jolastuko du, besteek atsedena izango dute.

Aupa Pulpo!!