Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mar. 22a, 17:13
Martxoak 25 eta 26ko aste bukaerako partiduen egutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 11 partidu jolastuko dituzte astebukaera honetan eta horietatik 6 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira.

Zarazpe Pulpoko jubenil mutilak eta Neumaticos Bayona Pulpoko infantil mutilak atsedena izango dute aste bukaera honetan eta Trapaia Tabernako kadete nesken partidua atzeratu egin da. Baita ere Edu Optika eta Galdona Pulpoko infantil nesken arteko derbia.

Aupa Pulpo!!