Pulpo Eskubaloiaren asteburuko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urt. 22a, 21:39
PULPO eskubaloiko taldeek urtarrillak 20,21 eta 22an jokatu dituzten partiduen emaitzak:

Aste bukaera luzea eta positiboa izan dugu. 15 partidu jokatu dituzte gure taldeak eta horietatik 10 partidu irabazi eta 5 partidu galdu dira.

Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu:

Infantil mailako nesketan Kalari Taberna Pulpo eta Edu Optika Pulpok lider jarraitzen dute. Infantil mutiletan Zalla taberna Pulpok ere lidertzan jarraitzen du.

Kadete nesketan Trapaia Taberna Pulpo lidertzan amaitu du liga, partidurik galdu gabe. Brakys Pulpo taldeak bere multzoan 3. amaitu du liga. Kadete mutiletan Txikixa Taberna Pulpo ere lider jarraitzen du, gipuzkoan 1. postutik 4. postuko ligaxkan murgildurik.

Jubenil neskak bigarren jarraitzen dute, bi partiduak irabazi ondoren. Jubenil mutilak eta Senior neskak ere beraien partiduak galdu dituzte.

Azkenik Senior mutilak zoriondu, etxean Muskizei irabazi ondoren.

Aurrera Pulpo!!