Pulporen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko aza. 7a, 11:54

PULPO KE eskubaloiko taldeek azaroak 5 eta 6an jokatu dituzten partiduen emaitzak dauzkazue hemen. 

Aste bukaera ere kirol eskubaloi arloan positiboa izan dugu, larunbat eta igandean PULPOko partiduak izan ditugu. Oraingoan ere emaitzak oso positiboak izan dira Pulpo Kirol Elkartearen taldeentzat, zazpi partidu irabazi, bat berdindu eta hiru partidu galdu dira. Bi taldek atsedena izan dute.

Igande goizean Alebin mailako neska/mutilak ere lehen partiduak izan dituzte. Triangular moduan jolastu dute Zarautz eta Eibar taldeen aurka. Laister izango dituzte ligako partiduak.

Aurrera Pulpo!!