Zumaiako kirolari onenen saria Pulpo K.E. taldeko neskak jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko urr. 2a, 00:06
Zumaiako kirolari onenen saria jaso dute larunbat honetan Pulpo eskubaloi taldeko neskek, Zakila Bira lasterketari irteera eman aurretik.

Pulpo eskubaloi taldeko nesken ordezkariek jaso dute Zumaiako kirolari onenen saria, Iñigo Peñarekin batera.

Kirol elkarteek proposatutako izenak hartu dira kontuan, eta aurten Pulpo eskubaloi taldeko neskak eta Iñigo Peña izan dira hautatuak. Pulpoko neskek emaitza bikainak lortu dituzte azken urteotan, gipuzkoako liga eta kopa eta euskadiko txapelketak barne. Zorionak Pulpoko neska guztiei!!