Bidasoa, Benidorm eta Zarautz, Pulporen Udako Torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko uzt. 20a, 11:03

Ohikoa zen udako txapelketa antolatu gabe urte batzuk igaro ondoren, aurten PULPO KE-k berriz ere antolatuko du. Pulpotik irtendako azken hiru izar gazteen taldeak etorriko dira abuztuaren 20an jokatzera: Kauldi Odriozolaren Bidasoa, Ander Torrikoren Benidorm eta Mikel Martinezen Zarautz.

Ohikoa zen udako txapelketa antolatu gabe urte batzuk igaro ondoren, aurten PULPO KE-k berriz ere antolatuko du, ASOBAL ligako C.D. Bidasoa, BM Benidorm eta Zilarrezko ligako Amenabar Zarautz taldeen arteko triangularra izango da.

Talde bakoitzean, gure klubean hezitako jokalariak daude; Bidasoan Kauldi Odriozola, BM Benidorm-en Ander Torriko eta Amenabar Zarautz-en Mikel Martinez. Etxean hiru jokalariak batera ikusteko aukera bakarrenetakoa izango da. Txapelketa abuztuaren 20an izango da 17:30tan LUBAKI kiroldegian. Txapelketaren aurkezpenean berri gehiago emango dugu.