Pulporen Eskubaloi eskolan izen ematea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko uzt. 1a, 10:33

Pulpo Eskubaloi taldeak alebin mailako eskubaloi eskolan parte hartzeko deialdia irekitzen du.

Eskubaloi eskola 2005-2006 urtean jaiotako neska-mutilei zuzendua dago. Bertan eskubaloiaren oinarrizko heziketa jasoko dute, teknikak, arauak eta talde-lana, gorputz heziketa, e.a. garatuko dituzte.

Izena emateko, gurasoak e-maila bidali pulpoeskubaloia@gmail.com helbidera. Irailean Pulpo eskubaloi taldea gurasoekin harremanetan jarriko da izen ematea burutzeko.

 

Animatu Zumaiako neska-mutilak!!