Adrián Almazánen hitzaldia: Decrecimiento para Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko mai. 31a, 11:46

Desazkundea maila teorikoan geratzen dela diote askok. Almazánek praktikara egingo du salto eta proposamen zehatzak egingo dizkigu.

Ekainaren 7an, 18:00etan, Adrián Almazán filosofo eta ingurumen aktibistaren hitzaldia izango dugu Aita Mari antzokian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Krisi eko-sozial globaleko garaietan, gure lurraldeak nola eraldatu pentsatzera behartuta gaude, aldi berean gure energia- eta material-kontsumoa murriztu ahal izateko eta justizia-, berdintasun- eta autonomia-irizpideak ezartzeko. Hitzaldi honetan, ibilbide-orri bat proposatuko dugu, gure lurraldeak desazkundearen bidean jartzeko, beti ere gizartea, klima eta biodibertsitatea errespetatuz.

Adrián Almazán filosofiako irakaslea da Carlos III.a Unibertsitatean eta Ekologistak Martxan taldeko kidea.