Antonio Turiel ikerlaria Aita Mari antzokian izan zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko mai. 4a, 13:12

Egiaz, une honetan, hitzontziak irabazten ari dira diskurtso errazak eta epe laburrekoak. Antonio Turiel ez da horietako bat, eta atzo ederki erakutsi zigun hori Aita Mari antzokiaren hitzaldian.

Energia iturrien errealitatea gordina da eta ez du zalantzarako tarterik uzten: bide honek zulora baino ez gaitu eramaten, eta irtenbide bakarra paradigmaren aldaketa erradikala da. Itzulingururik gabe. Energia-iturrien errealitatea gordina da eta ez du zalantzarako tarterik uzten: bide honek zulora baino ez gaitu eramaten, eta irtenbide bakarra paradigmaren aldaketa erradikala da. Itzulingururik gabe. Energia-iturri ez-berriztagarri guztiak agortzear daude, eta iragarri diguten energia-trantsizioa osatuko balitz ere, haren egungo erabilera guztiei eusteko ez da nahikoa energia izango. Inork kontatu dizu hau?

Agian ezin izan zenuen joan atzoko hitzaldira, baina antzeko beste batzuk erraz aurkituko dituzu sarean (hemen bat). Ziur egon zaitez, ez da denbora galtzea izango.

Atzoko bezalako hitzaldiek herri mailan, behetik gora eta pertsona zaurgarrienak kontuan hartuta lan egin behar dela berretsi egiten digute. Antzeko pentsatzen baduzu, PIZTUn zuretzako tokia ere bada. Bisitatu gure webgunea, informazio gehiago bildu eta nahi duzuna galdetu.