Antonio Turielen hitzaldia izango da maiatzaren 3an Aita Marin

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko api. 27a, 12:14

Maiatzaren 3an, 18:00etan, Aita Mari Antzokian, Antonio Turielek energia-krisialditik ateratzeko ofizialki diseinatu den eskemari buruz duen iritzia zabalduko digu. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Antonio Turielen ustez, egungo energia-krisialditik ateratzeko diseinatu den eskema ekonomikoak ez du arrakastarik izango. Denbora luzez arazoari bizkarra eman zaio, eta itzulerarik gabeko puntu batera iritsi gara. Beranduegi da. Energia berriztagarriek ez gaituzte ataka horretatik aterako, eta dauden alternatibak -egon, badaudela- ez dira errazak. Egitekotan, aldaketak errotik egin behar dira. 

Antonio Turiel  ezaguna da, batez ere, hitzaldi, artikulu eta bere blogaren bidez  egiten ari den  dibulgazio lanagatik. Formazioz fisikaria eta matematikaria da, baliabide energetikoetan aditua eta ikerlari modura CSICen Bartzelonako Institut de Ciències del Mar delakoan aritzen da.

2021ean Espainiako senatuan agerraldi bat izan zuen Trantsizio ekologikorako Batzordearen aurrean, hain zuzen, trantsizio energetiko jasangarriaz hitz egiteko. Berak planteatzen duen eszenatokia korapilatsua da: "gaur egungo ereduari jarraituz gero, erregai fosilak ezingo dira ordezkatu energia berriztagarriekin".