Hitzaldia. Ikasi zure energia-fakturak irakurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko ots. 20a, 09:53

Kontsumo-erakundeen arabera, oso pertsona gutxik ulertzen dituzte beren energia-fakturak.

Oro har, ez dakite merkatu librean edo merkatu arautuan dauden, ez eta merkatu horietako batetik bestera igarotzeko zer egin behar den ere. Fakturaren beraren kontzeptuak ere misterio bat dira haientzat. Zer dagokio energiaren kostuari, zer ordaintzen den bidesariengatik, etab.

Zein dira argiaren edo gasaren fakturek erakusten dituzten datuak? Zer da kontzeptu bakoitza? Aurreztu dezaket merkatu libretik arautura aldatzen badut, edo alderantziz? Jakin nahi baduzu, etorri zaitez datorren ostegunean, otsailaren 23an, Oxforden antolatu dugun hitzaldira. Han, Enherkom, Hernaniko energia-bulegoko Fermin Arruabarrenak, merkatu katramilatu eta beharrezko honen gakoak emango dizkigu.

Hitzordua arratsaldeko 6etan da. Etorri eta zuri laguntzen saiatuko gara.

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da, baina gaztelaniaren aldibereko itzulpena egongo da.