Txomin Agirre, ahaztua al dugu zumaiarrok?

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2020ko urt. 18a, 16:00

1920ko urtarrilaren 14an hil zen Txomin Agirre, eta uste dut oharkabean pasa zaigula zumaiarroi bere heriotzaren ehungarren urteurrena.

Gaurko Berriaren alean, Amagoia Gurrutxagak, Txomin Agirreri buruz idatzi duen artikulua irakurriaz, konturatu naiz Txomin Agirreren heriotzaren urteurrena joan zaigula inongo aipamenik gabe, nik dakidanez beintzat, agian oker nago.

Zumaian hainbat urte eman zituen euskarazko lehen eleberrigiletzat askoek jotzen duten, jatorriz ondarrutar apaizak, uste dut merezi duela bere oroimenez zerbait egitea. Gogoratu gainera, gure herrian badela bere izena daraman kale bat.