Oikiako Igartza

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2015ko eka. 2a, 11:04
Yarza, Ygarça, Ygarza, Igarza dira mendetan zehar Oikiako Igartza ingurua izendatzeko erabili diren izenak, eta bai oikiar eta bai zumaiar gehienentzako ezezagunak direnak. Historia luzea izan arren bere izena galdu duen eremua da.

Bertan, jauregia, burdinola eta bi errota beintzat egon ziren. Ola eta errotak galduak dira eta horietarako ubidea estalita dago, baina jauregiak hor dirau, eta esan dezakegu Olalde eta Urtxalle baserriek osatzen duten eraikin bera dela XVI. mendeko Igartza jauregia. Eraikinaren egiturak adierazten du garai hartan “oinetxea” edota “jauregia” deitzen zietenen antzekoa dela.

Oikiako Igartzako burdinola eta oinetxearen lehenengo aipamenak mende horren haserakoak dira. Geroztik, ia 500 urteko historiaren zehar Igartza izena lausotu eginda eta ez da aurkitzen gaur egungo oikiarren oroimenean.

1572an Mariana Zarauz eta Ganboa, zarauztarra, Francisco Bouquer eta Barton, zumaiarrarekin ezkondu zen, eta emaztearen dotean zeuden Igartzako oinetxea eta burdinola.

Ola, XIX. mendearen hasera arte iraun zuen burdina lantzen. Mende horren erdi aldera, zementu naturala, hiraulika bezala ezaguna, egiteko moldatua izan zen, eta azkenengo urteetan, argindar zentral biurtu zuten, Electra Oiquina izenarekin eta 1960ko hamarkadaren haseran utzi zion elektrzizitatea ekoizteari. Errotan ere, garai horretan egin zen azkenengo ehoketa.

Datu eta xehetasun gehiago hil honetako Baleike aldizkarian agertuko dira.