Olarru subek urpekaritza klaseak eman dizkie Herri Eskolako ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2023ko eka. 9a, 12:30

LH 6. mailako gaztetxoei urpekaritza klaseak eman dizkie ur azpiko jardueren elkarteak, kiroldegiko igerilekuan. 

Olarru subeko kideak Herri Eskolako ikasleekin izan dira aste honetan. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6. mailako gaztetxoei urpekaritza klaseak eman dizkiete Lubaki kiroldegiko igerilekuan ekainaren 5etik gaur arte. Hala, teoria azaldu ondoren, atal praktikoa landu ahal izan dute ikasleek. 

Gaztetxoak pozarren hartu dute aurten ere urpekaritza kurtsoa, eta Olarru subeko etorkizuna esku honetan egongo dela erakutsi digute!