Urpekaritzako bataioak egingo dira abuztuaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2022ko abu. 14a, 08:34

Zumaiako OlarruSub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteak, urtero egin izan duen bezela (COVID-19aren eraginez 2020ko eta 2021ko urteak kenduta), urpekaritzako bataioa antolatuko du. Abuztuaren 20an egingo da, 11:00-14:00ak bitartean.

Bataioak Arbustaingo arranplan izango dira, eta doan izango dira. Deialdia adin gorakoentzako bakarrik zuzenduta dago. 

Urpekaritza gertuz ezagutzeko interesa duenak emaila besterik ez du bidali behar, olarrusub@gmail.com helbidera hain zuzen ere. Bertan, etorri behar duten kideen izena emango da. Bataio egunean bertan NANa eskatuko zaie adin aldetik nagusiak direla egiaztatzeko.

Disfrutatu ezazu zure lehen urpekaritza esperientzia!