Hiru domina irabazi ditu Eider Gutierrezek areto barruko Kantabriako apnea txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia

Areto barruko Kantabriako apnea txapelketa jokatu zen larunbatean Colindreseko igerilekuan, eta Olarrusub klubeko Eider Gutierrezek hiru domina lortu zituen. 

Modalitate desberdinetan jokatu da txapelketa hau, beti ere, arnasik hartu gabe bete behar izan dituzte probak kirolariek.

Apnea estatikoko kategorian urrezko domina lortu du Gutierrezek: 5 minutu eta 30 segundo egon zen ur azpian arnasik hartu gabe. 

Aletarik gabeko modalitatean, zilarrezko domina irabazi du Olarrusubeko kirolariak, 90 metro egin zituen Colindreseko igerilekuan; aletekin, berriz, 125 metro egin zituen, eta horri esker brontzezko domina lortu zuen Gutierrezek.