La Caixa ekintza sozialetik 2.500 euro jaso ditugu gure proiektuetarako

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaienan dugun Bakea atalka makro-proiektua aurrera eramateko 2.500 euroko laguntza eman digu aurten Caixabank-ek.  Laguntza honek esku artean ditugun hainbat proiektu aurrera bideratzeko aukera emango digu. Aipatu baita, hirugarren urtea dela entitate honen babesa jasotzen dugula.

Bakea Atalka (Pieces of Peace) proiektua gure hezkuntza curriculumean txertatuta dugun eta gure ikasleekin era sistematizatuan giza balioak lantzeko dugun proiektua da. Lerro hauek aprobetxatuz Caixabank erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu egiten dugun lanean sinetsi eta laguntzeagatik.

Gure ikasleak pertsona integral bezala heztearen garrantziaz jabeturik, 2006.urtean hasi ginen gure curriculumean era arautuan lantzeko makro-proiektu hau osatzen. Proiektu ugariz osatua dago eta txikienetatik hasi eta batxilergoko ikasleenganaino heltzen da.