JOLASTEAREN ARTEA

Erabiltzailearen aurpegia
Haur hezkuntzako ikasturte amaierako tailerra.

Haur hezkuntzako ikasturte amaierako tailerrean, haur, guraso, hezitzaile eta aiton-amonak elkarrekin jolasteko, bizitzeko, sentitzeko eta egunerokotasunetik eta gizarteak ezartzen dizkigun jolas ereduetatik aldentzeko aukera izan genuen.

Gorputza, gizakiak ingurua ezagutzeko, manipulatzeko, eraldatzeko eta jolasteko tresna nagusia da. Gorputzak, pentsamenduak eta birziklatutako materialak bat eginda, objektuak, eraldatzeko eta sortzeko aukera izan genuen.

Irudimena eta sormena askotan itzalean eta ezkutuan ditugun giza ekintzak erabiltzeko aukera paregabea izan zen.

Hori ez al da ba  JOLASTEAREN ARTEA?