HELDUEN ETA TXIKIEN ARTEKO FESTA!

Erabiltzailearen aurpegia
Zumaiako eguneko zentroko helduek eta Zumaienako txikienek festa giroan pasa zuten ostegun arratsaldea.
Belaunaldiarteko esperientzia aparta izan genuen atzo Zumaiako Eguneko zentroko helduek eta Zumaienako txikienek. Ikastetxeko espazio berriak ikustera etorri ziren eta bertako txikiek alai eta festarako gogoz hartu zituzten aiton-amonak. Zuhaitzak, tobogana, akuarium-a…. aiton-amonei erakusteko irrikaz zeuden gure txikiak. Dantzan eta kantuan ibili ondoren, goizean 3 urtekoek egindako erroskilak kafesnearekin jan eta agurtu ginen guztiak. ESPERIENTZIA ZORAGARRIA! Hurrengoan berriz elkartuko gara dudarik gabe!