Maria eta Jose ikastetxeak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Erabiltzailearen aurpegia
Maria eta Jose ikastetxeak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Pasa den asteartean, azaroak 18, Eusko Jaurlaritzak, Bikain euskararen ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuen ekitaldi honetan, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren eta bertan izan ziren Maria eta Jose ikastetxeko ordezkariak ere.

Orotara, hainbat sektoretako hogeita hemeretzi erakundek jaso zuten ziurtagiria; horietatik hamabik goi-mailako urrezko egiaztagiria; hogeik tartekoa den zilarrezkoa; eta zazpik oinarrizkoa. M&J Ikastetxeak URREZKO ZIURTAGIRIA lortu du egindako ebaluazioetan, maila altu batekin gainera. Era honetara, hizkuntzen gestioan, euskarari bere lekua ematen zaio, kalitate goreneko maila erakutsiz, eskaintzen den zerbitzuari balio erantsi bat emanaz.