Aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Osa 2022ko api. 17a, 07:01

Aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da; / aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da. / Klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz; / dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak, / txoriak habia eta / arnasa amoranteak. / Ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz; / dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da...

Gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea; / udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea. / Piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z, / dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina; / nire herriaren memoria, / nire jendearen mina. / Bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala, / paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala. / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina; / nire herriaren memoria, / nire jendearen mina. / Dena aldatzen da, dena...».

Mercedes Sosa abeslariaren Todo Cambia abestiaren letra da. Miren Amurizak euskaratu zuen, eta Berrian argiratu duela 5 urte. Nago inoiz ez dela sasoi txarra hitzok gogora ekartzeko. Geldirik egoteak lohi usaina dakarrela dio lagun batek, herdoildu egiten dela bat mugimendurik ez badu, baina eskerrak ez ditugun hankak lokatzetan tinko, eskerrak aldaketak geure egiten ditugun; dena aldatzen baita, eta, ezinbestean, baita gu geu ere.