Zer eguraldi egingo du Olarro Egunean?

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Egaña 2016ko ira. 16a, 10:24

Aurreko egunetan zegoen iragarpenarekin konparatuz, biharko eguraldia dexente traketsagoa izango da. Hemen Zumaiarako egindako iragarpen zehatza.

Goi geruzetako aire hotzak aldegitera egingo du gaur, baina bihar berriro atzerakako pauso bat emango du eta ezegonkortasun nahikoa espero dugu. Gainera antizikloiak ez du nahiko mugitu eta Atlantikoan geratuko da eta hortik ipar haizea bidaliko digu. Beraz, aire hotza goi geruzetan eta iparra lurrazalean izando ezin dugu giro egonkorrik espero.

Beraz, biharko panorama dexente petralduko da. Hodeiak izango dira agintari. Beharbada, ostarte batzuk zabaldu daitezke, baina denbora gutxi iraungo dute. Etengabean itsasotik hodeiak sartzen egongo dira eta zaparradak botako ditu, momentu batzutan gainera nahiko mardulak izan daitezke, eta litro dexente pilatzea espero da egun osoan zehar. Ateri ere egongo da momento batzutan, baina nahiko une txikiak ematen du izango direla, orokorrean giro bustia espero da. Ipar haizea ibiliko da agintari eta eguna freskotik joango da, temperatura maximoa 18 ºC inguruan ibiliko da. Orokorrean laburbiltzeko, giro fresko eta euritsua.
Tenperatura maximoa: 18 ºC
Tenperatura minimoa: 13 ºC

Igandean
Eguraldiak hoberako bidea hartuko du, baina hala ere hodeiak izango dira nagusi eta euria ere egingo du, nahiz eta larunbatean baino gutxiago egingo duen. Beharbada, ostarteak eta euririk gabeko momentuak ere handiagoak izango dira. Iparrarekin jarraituko dugu, eta temperatura zertxobait altuagoa baina diferentzia handirik ez.
Tenperatura maximoa: 19 ºC
Tenperatura minimoa: 13 ºC

Erlazionatuak