Larunbatean giro kaxkarra eta igandean berriz polita

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Egaña 2016ko eka. 3a, 12:05

Bihar, larunbata, giroa ezegonkortu egingo da eta euria egiteko probabilitatea altua izango da, berezi lehenengo partean, gero arratsalde bukaera aldera probabilitate hori gutxitzen joango da eta gauerako ez da espero euririk egitea.

Goizaldean eta goizean gainera, ezin da baztertu ekaitz ikutuko zaparradak izatea. Egun osoan zehar hodeiak izango dira nagusi eta tenperatura maximoa 18 ºC inguruan geratzea espero da.

Igandean hobera egingo du nabarmen eguraldiak. Goizaldean hodeiak izango dira nagusi, baina nahiko azkar argitzera egingo du eta nahiko oskarbi geratuko da zerua, beharbada hodei altu batzurekin. Tenperatura pixka bat gorago, maximoa 20 ºC inguruan kokatuko da.

Beraz, bi aurpegi erakutsiko dizkigu eguraldiak asteburuan. Larunbata nahiko kaxkarra eta igandean berriz eguzkia eta giro oso atsegina,