Batzar irekia eta lan eguna izango dira asteburuan Etxape Zentro Sozialistan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Urola Kosta 2022ko aza. 11a, 10:40

Astearte goizean Aita Mari Auzategia 16 helbidean Etxape Zentro Sozialista martxan jarri genuela iragarri genuen Kontseilu Sozialista Urola Kostatik, eta azken egunetan espazioa egokitzeko lanetan aritu gara.

Asteburu honetarako egitaraua osatu dugu. Alde batetik, gaur batzar irekia antolatu dugu 18:30ean Etxape Zentro Sozialista aurrean, proiektuaren xehetasunak ezagutzera eman eta azken egunetako gertakarien berri emateko. Ondoren, luntxa izango da. Bestalde, bihar, azaroak 12, auzolana antolatu dugu espazioa egokitzeko, 10:00etatik aurrera.

Gerturatu eta proiektua ezagutu!