Zumaiako Udal Gobernuak kalean kartelak, pankartak, muralak eta abar DEBEKATU dituelako elkartu gara, 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Kalea ez dela inorena, guztiona dela gogorarazten jarraituko dugu.

5 orduko murala 90 segundutan

2018 urt 03 Zumaia

Urteko azken egunean egin dugun murala egiteko prozesua 90 segundutan bildu dugu, marroiaren zaleak urtarrilaren 1eko goizaldean zentsuratzeko prest izanik ere.
Arte Fascinante proiektuak KGDren berri eman du

2018 urt 01 Zumaia

Zuloaga familiako kide batek kudeatzen duen Arte Fascinante proiektuak Kalea Guztiona Da-ren berri eman du eta streaming bidez ondorengo bideoa sareratu du 57. murala margotzen ari ginela.
Alkateak piztu ditu Gabonetako arg... oppss!

2017 abe 24 Zumaia

Bi urtez eskatu diogu alkateari debeku tristeak bertan behera utz ditzan eta entzungor egiten jarraitzen duenez, oraingoan argiekin ere saiatu gara ;)
Egutegia

2017 abe 23 Zumaia

J.M Olaizola ‘Txiliku’ zarauztarrak Kalea Guztiona Da-ren egutegia erosteko gomendioa luzatu die Urolako Kostako Hitzako irakurle guztiei artikulu eder honetan.
BIDEOA: "Debekuzaleen gainetik ekin sormenari: estem amb vosaltres!"

2017 urr 21 Zumaia

Debeku eta ukazioan oinarritutako politika zaharkituta banderatzat hartuta, eta aspaldi ikusi gabeko bide inposatzaileak erabiliz, Espainiako errejimena oldartzera doa Kataluniako gobernu, komunikabi…