Mikel Laboaren omenezko beste mural bat zentsuratu du alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2019ko ots. 22a, 11:38

Argi dago. Zumaiako alkateari ez zaio Mikel Laboa gustatzen. Erriberako kalean bi alditan margotu dugu Laboak utzitako ekarpen artistikoa gogoratzeko. Horiek guztiak, jakina, ohi legez, zentsuratzeko agindu zuen alkateak. Bada, oraingoan ere,Laboaren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat, Erkibe eraikin inguruan margotu genuen lana zuriz estali du alkateak. Argazki biak ikusita, zer da zikin eta zer da garbi? Herritarren margoak ala zentsurak, zerk sortzen du inguru ederragoa?