Kalea denona da bideokliparen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko ira. 19a, 23:37
Asteazkenean aurkeztu genuen Pirritx Porrotx eta Marimototsekin grabatu dugun bideoklipa. Kalejira ederrean, gaztetxea Erribera kaleko pareta eta Oxford aretoa lotu genituen dozenaka ume, lagun, guraso eta Marimototsen laguntzaz. Aretoa gainezka zegoela ikusi genuen lehen aldiz Kalea Denona Da bideoklipa.
Mila esker parte hartu zenuten guztiei, baita alkateari ere. Bere zentsura eta debeku grisik gabe, ez genuen hau bezalako egun eta jende polita ezagutzeko eta gozatzeko aukerarik izango. Arazoak borobilean konpontzen dira. Gora koloretako mundua!