Gasteizko Konpost musika taldea ostiralean Erriberako paretan

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko uzt. 4a, 12:36

Gasteizko lagun batzuen bisita izango dugu ostiralean: Txerra Bolinaga (RIP-en bateria astindu zuena), Bingen Mendizabal (Hertzainak-en bibolina jo zuena), Jon Aranburu Artano (Stockhom S. taldeko gitarjolea) eta Ruben Sanchez Bakaikoa bertsolari saltseroa. Lauren artean Konpost taldea osatu dute eta beren bigarren kontzertua Zumaian egingo dute.

Ez galdu aukera ostiral honetan: 19:30ean Erriberako paretan. Non bestela! ;)