Gure gorputzaren gainean gureak dira hitza eta erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko api. 15a, 15:04

Larunbat gauean jendetzak parte hartu zuen manifestazio feministan, gauak eta kaleak guztionak direla aldarrikatzeko. Horren aurretik gure ekarpena paratu genuen Erriberako horman, Marlik eta Blowing Soul taldeek ederki girotuta.

69. murala. Aurki bideoa sareratuko dugu.