2018ko egutegia non lortu? Zumaian, Durangoko azokan eta interneten.

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko abe. 4a, 14:33

2018ko egutegia kaleratu dugu, 2017an Udalak zentsuratu zituen muralekin osatua. Egunotan kalean ari gara saltzen –hotzak eta euriak lagunduta–, baina horrez gain hainbat tabernatan ere utzi ditugu egutegiak. Hona hemen zerrenda.

Zumaiako ondorengo tabernetan, 5 euroan, eskuratu daiteke egutegia:
Ilargi, Estutxo, Kabi, Ttakun, Nikol, Metro, Inper, Leize, Alkartetxea, Itzurun eta Txikixa tabernetan.

Kalea Guztiona Da Durangoko Azokan
Datozen asteazkenean irekiko ditu ateak Durangoko Liburu eta Disko Azokak eta aurten ere Kalea Guztiona Da han izango da. Egutegia salgai izango da ondorengo postuetan: ARGIA/Bizi Baratzea, Bertsolari aldizkaria eta Topatu. Horrez gain, Durangoko Alde Zaharreko Goienkalea kaleko 16. zenbakian Euskal Herrian Euskaraz taldeak duen dendan ere erosteko moduan izango da.

Internet bidez
Iaz Zumaiatik kanpoko lagun askok galdezka idatzi ziguten egutegia nola lortu. Zorionez, aurten, interneten bidez erosteko aukera martxan jarri dugu ARGIA hedabidearen azoka berrituari esker. Eskatu eta etxera bidaliko dizute hemen: azoka.bizibaratzea.eus/produktua/36

Egitegia salgai jarri dugun lehen astean 200 etxetan erosi duzue jada egutegia. Mila mila esker guztiei! Jarrai dezagun zabaltzen ezkutatzen saiatu direna.