Sormena itsukeriaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko abu. 21a, 10:05
Larunbatean Donostiako Aste Nagusian margotu genuen murala, Kursaal aurrean Galizako Pallasos en Rebeldíako lagunek jarritako checkpointean.

Hainbat artistak parte hartu zuten larunbatean Pallasos en Rebeldía clown talde internazionalistak antolatutako ekimenean: Potxin Patxin, Ekain-txou, Zirkus Blai, Iraitz Lizarraga Gómez, Idoia eta Irati. Kalea Guztiona Dak ere ekarpena egin zuen, sormena eta umorearen bitartez, palestinarrei elkartasuna adierazteko CheckPointClown-ean.