Mikel Laboa baino, alkatearen marroia bai zikina!

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko mai. 2a, 12:40
Donostian ostiralean ezabatutako mural berdina egin genuen elkartasunez larunbatean. Herritarren artean eragin duen kontrakotasuna dela eta, Donostiako alkateak berak (EAJ) murala ezabatzearen aurka agertu behar izan du. Zumaian, berriz, bigarren aldiz zentsuratu dute Mikel Laboaren omenezko mural bat. Eta begiratu nola, gainera.

“Herri txukuna” nahi omen diote turistari erakutsi, baina errealitatea da nahiago dutela horrelako pareta zabar, triste eta itsusi bat euskal kulturaren erreferente nagusietako bat egotea baino, herritarren edozein adierazpen egotea baino.

Herritarron, herriko taldeon eta sindikatuon kartelei, pankartei, muralei… kaleko adierazpen orori zikin deitzen diote eta zentsuratzen dute. Baina asteburuan Udalak agindutako enegarren zabarkeria honekin, gero eta argiago uzten ari dira gezur bat ez dela egia bilakatzen, mila aldiz errepikatuta ere. Zikinkeria eta turismoa aitzakiak baino ez dira. Benetan desagerrarazi nahi duten mezuak dira: kartel, pankarta eta muraletan islatzen diren mezuak, agintean daudenen kontroletik kanpo daudenak.

Berriz diogu: ez Zumaian, ez Donostian, ez inon, isun eta debekuz jositako Mozal Ordenantzarik ez.