Atzo Donostian zentsuratutakoa gaur gurera ekarri dugu elkartasunez: aupa Mikel!

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko api. 29a, 22:27

Berriz Mikel Laboa Zumaian, oraingoan santelmoetako zapia jantzita. Alkateak Zumaian sarrarazi nahi duen Mozal Ordenantza berdina erabiliz, atzo Donostiako Udalak zentsuratu du Mikel Laboaren omenez Antiguon herrikideek aspaldi egindako murala. Zumaiako pintura marroi berdina erabili dute, gainera.

Debekuak eta isunak dira Mozal Ordenantzaren oinarri eta izaera. Donostian aspaldi erakutsi dute, garbitasuna eta turismoaren aitzakipean, zer kalte handia eragin dien adierazpen askatasunari eta kaleko arteari. Horrelakorik ez dugu nahi ezta behar ere Zumaian. Mikel Laboa askoz gehiago nahiago dugu.

 Horrelakoa zen Donostiako Antiguoko murala:

Eta horrela utzi dute atzo:

 

Azaroan Mikel Laboaren omenez egin genuen murala ere marroiz estaliarazi zuen Zumaiako alkateak:

www.facebook.com/kaleaguztionada