Adierazpen askatasunaren aldeko jaiegun bat egiten lagunduko?

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko api. 3a, 18:35

Kalea Guztiona Da ekimeneko aurrera begirako asmoen artean, maiatza amaiera aldera –oraindik data zehatza finkatu gabe dago– jaiegun bat egitea pentsatu dugu. Kontzertuak, bertso saioa, mural margoketa, janedana, bertso-rapa, poesia emanaldi berezi bat, elektrotxaranga eta beste hainbat ideia darabilkigu buruan, eta ziur berriak agertuko direla.

Kontua da egun hori astero elkartzen garenon artean bakarrik ezin dugula aurrera eraman, eta zuen laguntza eskatu nahi dugu. Bakoitzak gustuko duen arloan ekarpena egin dezan.

Jaiegunean zer eta egin nola egin pentsatzeko datorren asteazkenean, apirilaren 5ean, arratseko 7etan gaztetxe aurreran bilera egingo dugu.

Adierazpen askatasunaren aldeko egun polit bat antolatzeko eta gozatzeko gogoa duen guztia oso ongietorria izango da.

Animatu!
KGD
https://www.facebook.com/kaleaguztionada/