Egutegiak agortuta, milesker guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko abe. 10a, 11:21

Durangoko Azokan saldu ditugu geratzen zitzaizkigun azkenak. Harrera itzela izan du zentsuraren aurkako egutegiak eta astebetean ale guztiak salduta edo bideratuta zeuden.

Tirada motz geratu zaigu eta pena bakarra da kalean galdetu edo internet bidez idatzi diguzuen asko egutegirik gabe geratu izana. Ikasi dugu lekzioa: hurrengoan gehiago eta hobeto ;)
 
Egutegiaren bertsio digitala denen eskura jarri dugu helbide honetan: https://www.docdroid.net/uoZ0mLP/2016-kgd-egutegia-ona-web.pdf.html
Inprimatu edo zabaldu nahieran.
 
Besarkada handi bana zentsuraren aurkako aldarria zabaltzen lagundu duzuen ehunka lagunei!