Santelmoak 2016: jai egitaraua

Ostiraleko bertso-saioan, kartelak jartzeko debekuaz

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko api. 6a, 10:51

Ostiraleko bertso-saioan, kartelak jartzeko debekuaz kantatu zuten. Bideoan bertso sorta eta hemen bertsoetatik ateratako esaldi batzuk:  

Jon Maia: "Adierazpen askatasuna ez bagenu nahi galdu, gustatzen ez den kartelak ere bere lekua behar du". Amets Arzallus: "Zer protestatu baden artean, pena litzateke gure herrian hormak mutu ikustea". Beñat Gaztelumendi: "Aipatutako kartelak hormetan utziko nituzke nik, ahots guztiek eduki behar dute leku nabarmenik, protesta denek lekua behar dute kalera irtenik, ezkutatzeak ez baitu esanahi existitzen ez direnik". Jon Maia: "Hitzik ez dago sobrante, ez bada joka aldarri. Horretarako dauzkagu, bi begi eta bi belarri. Kartel bakarra kenduko nuke, herri honen ezaugarri, hain zuzen ere jartzen duena ezin da kartelik jarri".