Zaborra versus ekologia

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Llavori 2022ko mai. 3a, 13:00

A zer borroka desorekatua, eta etorkizuna, tristeziaz, zalantzazkoa. Gaur egun, arazo horri buruz eztabaidatzen aritu behar izatea etsigarria da.

Hau maiatzaren 1eko uzta da. Ibilbidea? Udaletxea-Arritokieta, joan-etorria. Eta Monjaxarren lorategian (baratzean) gertatzen ari dena eskandalagarria da. Bere garaian, ideia zoragarria izan zen espazio hau irekitzea, denon gozamenerako. Baina nik uste dut beste erabaki batzuk hartzeko garaia dela, gertatzen ari diren gehiegikerien aurrean.

Gutxika-gutxika, jendea leku hau txikitzen ari da. Hainbeste urte igaro eta gero, Monjaxarrek leku orbangabe bat utzi ziguten. Zertan ari da bihurtzn? Zabortegi-simaurtegia, "paseko" lekua, eta ez usoena, alegia. Kaka lekua. Dirudienez, belarraren artean egiten bada, zentzumen-plazer bereziren bat sortzen da. Eta kirol berri bat: leihoak, ateak eta kristalak haustea... Egoera ikusita, Karmengo Ama Birjinaren irudia erreskatatu egin behar izan zen.

"Jakintsua izatea da akatsak antzeman eta zuzentzea". Eta bestela? Desmane horiek konpontzeko neurriak ezartzea.

Eta maskarek literatura-tratatu bat idazteko ematen dute... Jarraituko dugu!