Zumaia, gero eta zikinago

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Llavori 2022ko ots. 16a, 10:00

Egunak pasatu ahala, Zumaia gero eta zikinagoa dago, eta jendearen jarrerarekin –beti egongo dira salbuespenak–, arazoa handitzen joango da. 

Badirudi erabakiak hartzea kostatu egiten dela, asko kostatzen dela, eta jarrerak aldatzea (gertatzen ari den hau guztiarekin) gero eta zailagoa iruditzen zait: errazagoa da zikintzea garbitzea baino, eta gizalegearen izpirik ere ez da ikusten. Hau da, ez dagoela, eta frogek hala dela erakusten dute.

Agian ibilaldi didaktikoak antolatu beharko lirateke, Zumaiako edukiontziak bisitatzeko... Hobe esanda, edukiontzien kanpoaldea bisitatzeko.

Ez da dena tristura: lau hankako animilia txikiak "festarik festa" dabiltza.