2021eko 21 abesti

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2022ko urt. 6a, 08:53

Urteko disko edo abesti gogokoenen zerrenda egiteko pereza galanta nuen, baina Rob Flemingen oinordeko batek ezin tentazioari eutsi. 

Nick Hornbyren High Fidelity liburuko protagonista da Fleming: disko denda bat du Londresen, eta zerrendak egiten ditu, une oro: disko onenen zerrenda, B alde onena, hamarkada bakoitzekoa, genero bakoitzekoa. Aspiradora pasatzeko musika behar duzula? Egingo dizu zerrenda bat! Haren bidetik goaz besteak ere. Zerrendak egitea maite dugu; zerrendak ikustea maite dugu; eta hemen doa 2021eko 21 abestiren zerrenda bat.

Azkoititik Alcarriara, eta New Yorketik Gernikara, Kanadatik, Andaluziatik, Kataluniatik edota Eskoziatik pasatuta.