Loreen orroa

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2021ko api. 1a, 16:23

Zumaiako osasun zentro paretik pasatzean, haren aurrean landatuta dauden zuhaitzetara joan zait gaur ere begirada. Lorez borborka ageri dira zuhaitzak urteko garai honetan. 

Eta McEnroe talde bizkaitarraren disko eta abesti bat etorri zait burura: Rugen las flores. Poesia musikara eramanda, edertasuna aurkitzen dute Getxokoek. Edertasun hori suma daitezke zuhaitz horietan, orroka ari diren loreetan.