Planten dantza

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2020ko api. 15a, 14:35

Sare sozialei kasu gutxi egiten ari naiz azken aldian. Alvaro Ortiz komikigilea egiten ari den saga genialak kenduta, ezer gutxik harritu nau azken aldian.

Bideo hau ikusi dudan arte:

Time lapse teknika erabilita egin du bideoa., bost minutuan behin fotograma bat aterata. Hiru eguneko lanaren laburpena da, eta niri hipnotikoa iruditzen zait. Baita hein batean beldurgarria ere. John Wyndhamen The day of the triffids liburua ekarri dit burura.

Alboan dudan kaktusari begira jarri naiz, ea hau ere mugitzen hasten zen. Baina ez, jabea bezain alperra da hau.