Edukazioa non?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2018ko mai. 21a, 19:55

Makina bat urtez ibili naiz kartelak jartzen, gehienbat zine forumekoak. Hormetan, dendatan edo tabernatan... jartzen genituen. Beti, kartela itsasi aurretik, jarrita zeudenak begiratzen genituen, eta data igarota zituztenak kentzen genituen haien ordez gureak jartzeko. Ez genuen inoiz oraindik kadukatu gabeko kartelen gainean jartzen. Edukazio kontua zen. 

Justu kontrakoa egin dute Irungo Ficoban egingo den outleta iragartzeko kartelak jartzen aritu direnek. Beste guztiak estali zuri antzerako koloreko paperekin, eta gainean iragarri nahi duten ekitaldikoak jarri, kola erabilita, gainera. Benga inbasioa! Izorra daitezela bertakoak! Kutrea izan behar da horrela aritzeko, edukazio minimorik gabekoa.

Gero, españolez idatzitako kartelak dira (badakit gaztelaniaz hitza erabili beharko nukeela, baina hauei ez det uste hori asko inporta zaienik, Riveraren moduan, denak españolak izango gara eta), baina hori hobeto azaldu du, ohi bezala, Imanol Azkuek txio honetan.

Gainera, hori nahikoa ez eta egurrezko poste bati lotutako kartelak ere jarri dituzte. Argazkia Parolaldean atera dut. Oraindik ikusi ez dudan ordenantza baten arabera, eta pasa dira urte batzuk, paneletatik kanpo ezin dugu herritarrok kartelik jarri. Hau atzotik behintzat jarrita egongo da. Baina, beno, denak berdin dio.