Beste tragedia greko bat?

Erabiltzailearen aurpegia Jose Castillo 2019ko api. 1a, 10:05

Hiru hauteskunde jarraian, kanpaina elektoralen zirkua gurean dugu. Baina, oraingoan, antzerki honek tragedia grekotik antz gehiago izango duelakoan nago. Bai, herrialde heleniarrean ere hauteskundeak dituzte aurten. Bertan, orain  lau urte ezker erradikaleko Syriza alderdia iritsi zen gobernura, emaitza: eskuineko ezen gobernuk egingo lituzkeen murrizketaz eta erreforma kapitalistaz beteriko legegintzaldia.

Gurean, PSOEren ezkerrera kokatzen diren alderdi instituzional guztiek dakite Greziakoa eta estrategia berarekin jarraitzen dute. Oraingoan, estrategia eraldatzaile erreal faltan, VOX gobernura iritsi daitekeela eta, boza antifaxista eraginkorra eskatzen dute. Ados, faxismoari ez zaio lekurik utzi behar ez kalean ezta erakundeetan ere. Baina, mundua eraldatzea posible dela sinisten dugunok, erakunde hauetan ematen den botere erlazioa aztertu beharko genuke. Zein da alderdi ezkertiar batek Europar Parlamentuan, non Europar Batasuneko erabaki nagusiak inolaz ez diren hartzen, eragiteko duen ahalmen erreala? Zergatik “aldaketaren gobernuak” dauden horietan kapitalaren eta lanaren errenten arteko arrakala handituz jarraitzen du?

Ez, hau ez da abstentzio aktiborako deia, bakoitzak egin beza nahi duena bere bozkarekin, bai hausnarketa aktiborako deia: parlamentuetan ez bada, non dago boterea?