Julen Garciaren single berria

Erabiltzailearen aurpegia

Txikitatik saxofoi batekin ikusi dugun arren, baterian ere moldatu da ISEKA taldearekin. Orain, Madrilen dagoela, bakarlari bezela hasi du ibilbidea.

Rock Out izena du estreinatu berri duen abestiak J Doserekin batera. Bertan, saxofoia jotzeaz gain, abesten ere ikus dezakegu Julen Garcia. Gaur egun, hip hop & jazz estiloak jorratuko dituen diska bat prestatzen dabil eta laster izango dugu entzungai oso osorik.
Spotifyen ere topa dezakezue abestia, hemen eta bide batez jakin, bere web orria duela.