baleike.eus

2018ko SAN TELMO jaiak asteburu bat gehiago luzatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Йон Урбиета 2017-12-28 10:53
Apirilaren 6an hasi eta 22ra arte luzatuko dira arrantzaleen jai egunak, gainera, LA PEGATINA taldearen doako kontzertua eskeiniko da Otezuri frontoian.

Zumaiar asko izaten gara Aste Santu ostean ospatzen diren jai hauen zai eta ez soilik bertakoak, inguruko herrietan bizi diren biztanleak ere. Kontzertuak, danborrada,bertsoak... hainbeste ekintza eta guztietarako tokirik ez. Hori dela eta, eta herritarren iritzia kontuan harturik, erabaki hau onartu zen atzoko plenoan.

Hortaz gain, jakin dugu LA PEGATINA taldeak kontzertu bat emango duela, doan gainera. Horrela jakinarazi dute Twitter bitartez:

pegatina_zumaia

 

Informazio gehiago HEMEN

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa