Triaxys taldearen bideoklipa Flyschean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-12-11 11:13   Kultura

Dagoeneko jakina da Zumaiako Flyscha agertoki paregabea dela bertan gauzak grabatzeko, esan beharrik ez daude adibideak. Ba oraingoan abeslari euskal-italiar batek bere bideoklip berria grabatu du. Bere izena Elisa Maitea da eta TRYAXIS taldearekin batera "Life is today" abestia aurkeztu berri du. Aipatu beharra dago bertan agertzen diren irudiak Peio Romatet eta Jon Urbietak grabaturikoak direla. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-09-24 11:35

Felices los diez :)

Erantzuna | BECeko plaza: euskaldunona edo reggaeton zaleena?

Aita Mari aretoari, aterpe berri

Aita Mari aretoari, aterpe berri

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-09-24 11:26 AITA MARI ARETOARI, ATERPE BERRI >>> Dirudienez, intsonorizazio lanez gain, kanpoaldean zuen aterpea ere berritu egingo dute. Egia esan, fatxada horri, garbiketa sakon bat ez litzaioke gaizki etorriko. Dena den, guztia ondo baldin badijoa, urrirako, zinema berriro ere martxan izango dugu.

"Freedom is coming" San Telmo baselizan

"Freedom is coming" San Telmo baselizan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-07-16 15:29   Gizartea

Horrela agertu da gaur goizean San Telmo baseliza, "Freedom is coming" mezuarekin gainean. Ordu batzuk geroago udal langileak paperez osaturiko esaldia kentzeaz arduratu dira. (Argazkia: Jesus Arregi Arotzena / Facebook)

Gaur ETB1en Zumaia, Zarautz eta Getaria "Itsasontzi baten"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-07-16 14:42

Gaur ETB1en Zumaia, Zarautz eta Getaria "Itsasontzi baten"

Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinasek aurkezturiko saioa kostako hiru herri horietan izango da. Saioa 22:00etan ikusi ahal izango da Euskal Telebistako lehen katean.

Jada ikusgai Zumaian grabaturiko 'Hi selfie' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-07-13 09:51   Gizartea

Jada ikusgai Zumaian grabaturiko 'Hi selfie' saioa

Bertan Ander Torriko, Mikel Huegun, Gontzal, Justa tabernako Angel eta hainbat pertsona gehiagok lagundu zieten lehiaketako partaideei frogak egiten.

LA1ko "España Directo" saiokoak karabanaz Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-07-12 16:12

LA1ko "España Directo" saiokoak karabanaz Zumaian

Pasa den ekainaren 30ean emititu zuten bideo hau.

TAO abian jarri eta handik gutxira ETB2ko "Ahora"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-07-10 00:12 TAO abian jarri eta handik gutxira ETB2ko "Ahora" saioak erreportari bat bidali zuen herrira. Hauxe bideoa.

Jesus Calleja IDOIA tabernan

Jesus Calleja IDOIA tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-05-29 18:01 Dakizuenez Jesus Calleja, Cuatro katean duen saiorako grabazio bat egitera etorri zen, horren ostean, Idoia Ardotegitik pasa zen eta bertakoek ez zuten aukera galdu berarekin argazkia ateratzeko.

Gutarren auzolana herrian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-05-11 13:08

Gutarren auzolana herrian

Zumaiatik pasatzen den Donejakue Bideko seinaleak margotzen ibili dira "Gu ta gutarrak" saioko partaideak eta lan hori egiten laguntzen, Esti Irureta turismo teknikaria. Hona bideoa.

Mikel Muguerza zumaiarra SKASTIren bideoklip berrian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-05-08 23:33

Mikel Muguerza zumaiarra SKASTIren bideoklip berrian

Pasa den apirilaren 29an talde zarauztarrak ateratako "Ibiltzen ikasten" abestiaren bideoan, zumaiar bat ikusi dugu malekoian topatzen den skate parkean patinatzen. Hona bideoa.

Maiatzaren 14ean botako dute ETB1en "Asko maite zaitut: Elena Irureta"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-05-06 12:46

Maiatzaren 14ean botako dute ETB1en "Asko maite zaitut: Elena Irureta"

Pasa den apirilaren 7an, Aita Mari aretoan grabatu zuten sorpresa hura ikusteko aukera izango dugu, Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen Euskal Telebistako saio honen denboraldi berrian. Hementxe duzue aurrerapentxo bat.

Ay pintxito!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-05-01 22:10

Ay pintxito!

Lasai, ez dauka zer ikusirik abestiarekin eta, baina bai San Telmo jai hauetan taberna batzuetan bizi izan dudanarekin.

GU TA GUTARRAK saioan Lismey zumaiarra izango da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-25 23:34 GU TA GUTARRAK saioak jada 3 urte egingo ditu aurten eta bertan partaide bezela zumaiar ugari ikusi ditugu. Astelehenean, ETB1eko realityak 7 edizioari eman zion hasiera eta oraingo honetan ere herriko bat ikusteko aukera izango duzue. Bere izena LISMEY da, 21 urte ditu eta dantza egitea eta eskubaloian jolastea ditu gustuko. Jaioterriz kubatarra da baina 10 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen.

Barrakentzat amaitu dira San Telmoak

Barrakentzat amaitu dira San Telmoak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-25 14:41   Gizartea

Zumaiar gehientsuenentzat gaur "astelehena" da eta umeentzat oraindik jaieguna. Azken hauek (edo, agian, gurasoak gehiago) bigarren asteburuaren zain egon ohi izaten dira barrakek aste honetan egiten duten Día popularrarengatik. Badakizue: sarrerak merkeago. 

Telmo Iruretaren antzezlan bat izan behar zuenak...

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-07 10:10   Kultura

Telmo Iruretaren antzezlan bat izan behar zuenak...

Elena Iruretari prestatu zioten sorpresa batean amaitu zen! Kalean, azken egunotan, Telmo Iruretaren kartel bat ikusiko zenuten "Badoa emakume bat" izenpean. Askok, edo nik bai behintzat, bere antzezlan hoietako bat zela pentsatu genuen, baina Aita Mari aretoko fokoak piztean eta kamara batzuk bertan zeudela ikustean, zerbait arraroa somatu nuen.

Itzulia dela eta autobus zerbitzuak kenduko dira

Itzulia dela eta autobus zerbitzuak kenduko dira

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-06 11:12   Gizartea

Gaur, apirilak 6, EH ITZULIA Zumaiatik pasako da, hori dela eta LURRALDEBUSek honako zerbitzu hauek kenduko ditu: 13:25 Zumaia-Donostia (AP8 Zarautzetik) / 13:30 Zumaia-Donostia (AP8 Oriotik) / 13:35 Zumaia-Donostia (N634).

KORRIKA 2017 - Zumaia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-05 11:52 KORRIKA 2017 - Zumaia

Pasa den astean, Zumaiako Herri Eskolako ikasleek,

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-04-05 00:28 Pasa den astean, Zumaiako Herri Eskolako ikasleek, berritutako txanala ontziratu zuten eta ETB2ko "Ahora" saiokoak ez zuten ikusteko aukera hori galdu izan nahi.

Iñaki Atrian zumaiarra ETB2ko ‘Que me estas contando’ saioan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-30 09:48   Gizartea

Euskal Telebistako bigarren katean, atsaldetan eta Ion Aramendik aurkeztuta, tertulia moduko bat izaten da eta tartean entretenimenduzko sekzioak izaten ditu. Honek "A la de 3" izena du eta, egunero, Euskal Herriko txoko batera joaten dira lehiaketatxo hau egitera, zuzenean noski. Asteartean Zumaian izan ziren eta Iñaki Atrian ikusi ahal izan genuen. Dirurik irabazi zuen jakin nahi? Begira begira!